"Etxegabetasuna desagerrarazteko" protestaldia egingo dute hainbat eragilek
Martxoaren 31an ekintza soziala egingo dute Donostian, Harrera Sareak, SOS Arrazakeriak eta Afari Solidarioak egitasmoek: “Etxegabetasuna desagerrarazteko beharrezkoak diren partidak onartzea eskatzen dugu”.
10:00etatik 12:00etara Tabakaleran; 12:00etatik 14:00etara Norteko geltokian; 14:00etatik 16:00etara Tabakaleran; eta 16:00etan bulebarreko kioskoan.
Gasteizen, Iruñean eta Bilbon ere egingo dituzte antzeko protestaldiak. Donostian, zehazki, aterpe plazak handitzeko eskatuko diote udalari, “La Sirena urte osoan eta, edonola ere, negu osoan zehar irekiz”.
Sinadura bilketa ari dira egiten, hain zuzen, La Sirena urte osoan irekita mantendu dezaten eskatuz, eta udalak duen “gizatasun” falta salatuz.