Siluetak, etxegabeen egoera salatzeko
Donostiako Harrera Sareak, Afari Solidarioak eta SOS Arrazakeriak elkarteek sustatua, protesta egiten ari dira egun osoan zehar hirian. Etxegabeen siluetak ari dira ipintzen hainbat auzotan, eta aldarri argi bat plazaratzen: La Sirena urte osoan irekitzea.
Hainbat erakundeek bultzatutako Kale Gorrian zenbaketak kalean Donostian lo egiten zuten pertsonak 220 zirela esan zuen, urrian egindako zebaketa batean oinarrituta. Horietako asko, modu duinean elikatzeko ere baliabiderik gabe, elkarteek salatu duenez.
Ehunka lagunen “egoera sumingarriari aurre egiteko borondate politikorik” eza salatu dute. Elkarteentzat adibiderik “eskandalagarriena” da neguan La Sirena aterpetxea modu iraunkorrean ez irekitzea.
“Etxerik gabeko pertsonek ez dute tratu txar hori merezi”, salatu dute. “Behar adina baliabide eskatzen ditugu pertsona horiek kaletik ateratzeko eta behar duten elikagai-premiari eta zaintza medikoari behar bezala erantzuteko. Hori gertatzen den bitartean, La Sirena aterpetxea etengabe irekitzea eskatzen dugu, bertan dauden ehun ohe okupatuta”.