Elikagaien sektorean greba antolatu dute asteazkenerako

ELAk eta LABek greba antolatu dute elikagaien sektoreko langileen artean asteazkenerako. Sindikatuen salatu dutenez, etekin handiak dituen sektorea izan arren, patronalak ez du langileen erosahalmena bermatuko duen proposamenik ez.
Gipuzkoako elikadura hitzarmenak 6.000 pertsona baino gehiagori eragiten die Gipuzkoan, elikagaien industrian, banaketan eta merkataritzan lan egiten duten enpresetan. Azken hau nabarmen feminizatua dago.
Sindikatuk azaldu dutenez, hazten ari den sektorea da, “non kate handiak denda asko irekitzen ari diren, eta irabaziak izugarriak dira”: Uvesco Taldeak (BM Supermerkatuak) 936 milioi euro fakturatu zituen 2021ean eta 986 milioi euro 2022an; Aldi %10,5 hazi zen salmenta azaleretan 2021ean eta %2,5 2022an; eta Lidlek % 6,6 handitu zituen salmentak 2021ean, besteak beste.
ELAk eta LABek, gehiengoa dute sektorean, eta, besteak beste “erosahalmena bermatuko duen, ordainsaria handituko duen eta partzialtasunaren aurkako neurriak jasoko dituen hitzarmen bat” eskatzeko antolatu dute greba. Manifestazioa deitu dute 12:00etarako Saguesetik, Donostian.