Ingelesen hilerria zaharberrituko duela erabaki du udalbatzak

Urgulleko Ingelesen Hilerria zaharberritu egingo dela erabaki du udalbatzak, aho betez. Alderdi Popularrak egin du eskera, Urgulleko egoera “tamalgarria” delakoan.
Edonola ere, hainbat desadostasun agertu dituzte alderdiek. Izan ere, PPko bozeramaile Borja Corominasen arabera, “1980ko hamarkadako Belfast dirudite” mendiko sarrerek, eta “Jesusen Bihotzaren estatua zatika erortzen” ari da. Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak lekua abandonatuta dagoela ukatu du. Zinegotziak gogorarazi zuen 2021ean milioi bat euro inbertitu zirela saneamendua berritzeko eta bainugela bat jartzeko, eta mantentze lanak etengabeak direla.