Segurtasuna bermatzeko poliziaren patruila gehiago nahi ditu PSE-EEk

Kanpainaurre betean dela, Marisol Garmendia PSE-EEko hautagaiak bideo bat zabaldu du sare sozialetan segurtasunari buruzko irakurketa eginez. Garmendiak dioenez, “herritarren kezka nagusietako bat” da segurtasuna, eta, horregatik, Donostiak hiri segurua izaten jarraitu behar duela.
Honelaxe azaldu du Garmendiak: “Segurtasuna bermatzeko, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren patruila gehiago behar ditugu gure kaleetan, gure auzoetan”.
Segurtasuna hainbat alderdiren ahotan izan da, kanpainaurrean, hala nola, Alderdi Popularrarena, eta, gehienak datoz bat presentzia polizialaren beharrarekin.
Joan den astean, udalak delituen txostena argitaratu zuen, eta, bertan ziurtatzen denez, %15 igo ziren Donostian delituak, joan den urtearekin alderatuta.