Zubietako Herri Batzarreko kideak maiatzaren 28an aukeratuko dira, udal hauteskundeekin batera
Zubietako bizilagunek Herri Batzarra osatuko duten pertsonak aukeratu ahal izango dituzte; sei bokal, hiru donostiar eta Usurbilgo beste hiru, guztiak Zubietan helbideratuak.
1996an, Usurbilgo eta Donostiako Udalek beren Organoen Araudietan “Zubietako Administrazio Organo Osagarria” onartu zuten, lurralde honen ezaugarri bereziak kontuan izanda.
Herri Batzarraren funtzioak dira Zubietako arazo zehatzei buruzko informazioa luzatzea Donostiako eta Usurbilgo udalei, besteak beste. Hautagaiak aurkezteko epea maiatzaren 2an hasi eta maiatzaren 10ean bukatuko da. Beren nahia idatziz jakinarazi behar diote dagokion udalari.