Memoria eta zimurrak

– Hi, Migel, hor atzeko tipo hori, zertan ari duk?
– Fotografiak egin eta egin zebilek, Jexux!
– Demonio! Hiri honetan ezin lasai egon. Giriak ez badituk, jisterrak dituk.
– Asuntua molestatzea duk.
– Eta zer piura diagu oraintxe bertan?
– Bertsolariyana, esango nikek.
– Kar, kar, kar! Hi, bai: Sustraitzen hasi zaik burua ta!
– Emango diat! Kar, kar, beti kopla igualarekin. Urteak joan eta urteak etorri, ilea galdu diat bai, baina ideiak ez; eta alegria galanta duk hori, ikusita alkandorak zein erraz kanbiatzen diren.
– Galeanorena duk hori.
– Bai, Mutilatu kapilarra: “Pelukeroek umiliatu egiten naute, erdia kobratuz”.
– Bai, bai… ezagutzen diat. Erraztasuna daukak memoriz aritzeko, Jexux.
– Bai, ba. “Ilea inportantea balitz, buru barruan egongo litzateke, eta ez kanpoan”. Soila bai, baina memoria elefantearena.
– Tronpa ere.
– Zimurrengatik esango duk!
– Kar, kar, kar!
– Tira, esango al diok zeoze argazkilariari?
– Bai, hainbeste disimulatu eta gero, pixagurea joan egin zaidak eta!