Groseko "azken birika berdeari" buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du Ulia Auzo Elkarteak

Manteo-Zemoria parkearen inguruko hitzaldi informatiboa egingo du bihar Ulia Auzo Elkarteak, Groseko Okendo Kultur Etxean, 19:00etan. Groseko “azken birika berdea” dela dio auzo elkarteak, eta haren defentsarako baliabideez ariko da Xabier Nadal hirigintza teknikaria.
Gogoratu behar da Manteo-Zemoria parkea nabarmen eraldatuko duen hirigintza proiektua onartu duela Donostiako Udal Gobernuak. Hain zuzen ere, Basque Culinary Center fundazioaren Gastronomy Open Ecosystem (GOe) bigarren egoitza eremu horretan eraikitzea aurreikusten dute. Martxoa bukaerako udalbatzarrean behin betiko onarpena eman zioten.