Paula Arcosek eta Cristina Poloniok Bera Bera utziko dute
Kopako eta ligako titulurako kanporaketen atarian, Bera Bera eskubaloi taldeak jakinarazi du bi jokalarik ez dutela jarraituko. Cristina Polonio pibotak arrazoi pertsonalengatik uztea erabaki du, eta Paula Arcosek Europako talde baten eskaintza onartu du.
Poloniok ez du hutsik egin Bera Berak izan dituen 56 deialdietan. Guztira, 114 gol egin ditu, eta defentsan lanean ondo aritu da. “Bera Berak jokalariari bi denboraldi hauetan izan duen kemena, lana eta inplikazioa klubarekiko eta hurrengo erronkei begira zorterik oparoena opa dio”, adierazi du klubak.
Arcosi dagokionez, bere lehen denboraldia betetzen ari da Donostian, baina beste talde batera joatea hobetsi du. Azken hilabeteotan, klubak zalantza ugari izan ditu, batez ere, jokalariaren zain egon direlako.”Bere esfortzua, inplikazioa eta gure zaleekiko eta orokorren eskubaloi jarraitzaileen aurrean erakutsi duen gertutasuna eskertzen diogu eta etorkizunean zorterik onena opa”, esan du Bera Berak.