Errepresioaren aurkako jardunaldia antolatu du Bultzadak
Larunbatean (hilak 22), Realak Rayo Vallecanoren aurka jokatuko du Anoetan (18:30), eta Errepresioaren Aurkako II. Jardunaldia antolatu dute partidaren aurretik Bultzada Txuriurdinak eta Bukaneros Rayo Vallecanoko animazio taldeak.
10:30ean hasiko dira, Larramendi kaleko Drop tabernan egingo duten Contra la ley del deporte y la represión hitzaldiarekin. 13:00ak arte iraungo du hitzaldiak, eta, ondoren, 13:30etik 15:00etara, bazkarirako txartelak eskuratu ahalko dira Ferrerias plazako Drop tabernan. 15:30ean, Aitor Zabaleta omenduko dute haren monolitoan, eta 16:00etatik 17:45era, bi taldeen materiala saltzen ariko dira inguru horretan jarriko dituzten postuetan. Aldi bereak, DJ batzuk musika jartzen ariko dira, eta 17:00etan talde argazkia egingo dute.