Laia Varela bitxigileak (Ulia, 1987) bitxigintza eskola bat zabaldu du Egiako Ametzagaña kaleko 21. eraikinean.
Hauteskundeak bertan, eta gobernu aldaketarik egon ezean edo gobernuaren egiteko moduan aldaketarik ez bada, etorkizun iluna izango dugu. Hiria salgai, nork agintzen du? Ez al dira konturatzen ondorioak denontzat direla, haientzat eta haien ondorengoentzat ere bai. Atzar hadi!
DOPA plataformak antolatuta, osasungintza publikoaren aldeko manifestazioa egingo dute bihar Donostian, 17:00etan, Bulebarretik abiatuta. Kontxi Rebollo (Gros, 1949) eta Marta Barandiaran Forcada (Parte Zaharra, 1955) plataformako kideak dira, eta kalera ateratzeko beharra nabarmendu dute, kalitatezko osasungintza publiko eta unibertsala defendatzeko. Bilbon eta Gasteizen ere egingo dituzte manifestazioak, 12:00etan.