Goiak hurrengo legealdian Miramongo Teknologia Parkea zabalduko duela agindu du
Eneko Goiak bere konpromisoa adierazi du hurrengo legealdian Miramongo Zientzia eta Teknologia Parkearen zabaltzea sustatzeko. Hartutako konpromisoaren berri eman du parkearen Tandem eraikinean Multiverse Computing enpresak duen egoitzara egindako bisitan. Multiverse Computing software kuatikoaren aplikazioak egiten munduan liderra da.
Goiak esan du, horrelako enpresen lana gabe “Donostia ez litzatekeela izango erreferente ikerketa, zientzia eta teknologian inbertsioak egiteko”. Goiaren ustez, Donostiak industria ehun sendoa du, “erakartzeko gaitasuna duen eta 6.000 ikertzaile baino gehiagori lana ematen dion industria ehuna”.
Honela azaldu du EAJren alkategaiak: “Miramonen enpresa aurreratu gehiago hartzeko dagoen lekua txikia da, beraz, ezinbestekoa da Galarreta / Hernanirantz zein Illunberantz zabaltzea. Eta zabaltze horri esker Donostia lagunduko dugu Europan zientzia eta teknologian erreferente izaten jarraitzeko posizionamenduan eta proiekzioan”.
Horiek horrela, Goiak segidakoa gaineratu du: “Uste dugu Donostiak egitura eta edukia duela bere burua zientzia eta ezagutzaren hiria bezala ikusteko eta gainerakoek horrela dela ikusteko. Hori dela-eta, Udalatik, gainerako erakundeekin eta arlo publiko zein pribatuko eragileekin, estrategia bat sustatuko dugu posizionamendu hori sendotzeko eta indartsu proiektatzeko. Eta helburua da, Europan gure hiria hurrengo hamarkadan ikerketa-jarduera sortzea eta teknologian kualifikazio altua duen hiri erreferente nagusienetako bat izatea”.
Era berean, Goiak Donostia zientzia, teknologian eta ezagutzan erreferente izateko dituen aktiboen hainbat adibide azpimarratu ditu: Miramongo Zientzia eta Teknologia Parkearen handitzea; Eskusaitzetako industrialdean teknologia aurreratuko enpresa berrien kokapena; DIPCren handitzea; eta, besteak beste, IBM-ren ordenagaiu kuantikoa hartuko duen Ikerbasqueren eraikin berria, Teknologia Kuantikoko Poloa sustatzen jarraitzea.