Loiolako Lorategi Hirian beste 58 etxebizitza eraikitzeko lizentzia onartu du udalak
Donostiako Udala Loiolako Lorategi Hiriko etxebizitza berrien tramitazioa egiten ari da. Pasa den astean, aurreneko etxebizitzak eraikitzeko lizentziak onartu zituen. Gaur, berriz, beste 58 etxebizitza, garaje eta trasteleku eraikitzeko lizentzia ere Britac Proyectos S.L. enpresari ematea onartu du. Bi urteko exekuzio epea ezarri dute.
Lorategi Hiria 66.896 metro koadrokoa eremua da, eta guztira 264 etxebizitza berri eraikiko dira (%40 babestuak). 6.000 metro koadro erabilera tertziariorako, ekipamenduetarako, kirol kantxetarako eta aparkaleku baterako erabiliko dira. Gainera, azaleraren %42 berdeguneetarako izango da. Bide berriak ere sortuko dira, gunea ingurunearekin lotzen laguntzeko.