Ategorrietako sarraskiari buruzko hitzaldia egingo dute Marruma elkartean
Hilaren 11n, Ategorrieta 1931: langileen sarraskia hitzaldia eskainiko du Josetxo Otegik Groseko Marruma elkartean, 19:30ean. Pasaiako arrantzaleek lan baldintzak hobetzeko greba egin zuten 1931n, Espainiako Bigarren Errepublika sortu berritan. Larrutik ordaindu zuten: atxilotuak, guardia zibilen tiroak, zazpi hildako eta dozenaka zauritu.
Ategorrietako sarraskiari buruzko erreportajea argitaratu zuen IRUTXULOKO HITZAk 2021ean.