Goenkale maratoia egingo dute Añorgan
Zortzi urte igaro dira ETB 1eko Goenkale telesail famatua amaitu zenetik, eta Añorgan hura berreskuratuko dute maiatzaren 5ean. Goenkale maratoia antolatu dute telesailaren zaleentzat, auzoko gaztetxean, 20:00etan hasita. Pizzak eskainiko dituzte, bertan afaldu ahal izateko.