340 elkarrizketa Donostia Sustapenaren Talentuaren III. azokan
Parte hartu duten 47 enpresek, 150 lan-eskaintzarekin, hautaketa prozesuak abiatu dituzteazokan lehen harremana izan ondoren.
Donostia Sustapenak Reale Arena estadioan antolatutako Talentuaren III. azoka “arrakastatsua” izan da. Parte hartu zuten 47 enpresek 150 lanpostu baino gehiago eskaini zituzten eta, azkenean, 340 elkarrizketa baino gehiago egin ziren. Azokan aldez aurretik lan elkarrizketa bat hitzartzeko erregistratu ziren 480 pertsonetatik %47,7 emakumeak ziren eta %52,3 gizonak, eta %63 35 urtetik beherakoak.
Ekonomia Garapeneko eta Enpleguko zinegotzi Marisol Garmendiak adierazi duenez, “Talentuaren Azokak, gazteei bereziki, aukera bat emateko helburua bete du, enplegu duinen eta kalitatezkoen bidez Donostian talentua atxikitzeko egiten ari garen ahaleginaren barruan. Lan-eskaintza ona duen enpresa-ekosistema bat dugu, eta topaketa hauek ahalbidetzen jarraitu nahi dugu, Donostiako talentua etxean gera dadin”..
Aurten, ingeniariak eta Industria, Mekanika, Elektrizitate eta Informatikako teknikariak eskatu dira gehien, baina beste sektore batzuetan ere eskaintzak egon dira, esaterako, merkataritzan, marketinean eta komunikazioan, irakaskuntzan, administrazioan, osasunean eta ongizatean.


