Eneko Goiak eta Aitor Estebanek Loiolako Kuartelen salerosketa lortzeko egindako elkarlana nabarmendu dute
Maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begira, EAJk topaketa bat egin zuen atzo Viktoria Eugenia antzokiko Klub aretoan. Han izan ziren Eneko Goia alkatea eta Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzalea. Hiriko etorkizunarentzat giltzarri izango diren hainbat gairi buruz hitz egin zuten.
Donostiako Udalbatzak Loiolako kuartelen salerosketa finantzatzeko 2023ko aurrekontura aurrekontu saila gehitzeko erabakia hartu eta ordu batzuetara egin zuten. Eremu horretan hirian egingo den garapen garrantzitsuenetako bat egingo dela nabarmendu zuten Goiak eta Estebanek: “Donostiak Loiolako Kuartelen eremua hiriarentzat berreskuratu du elkarlanari esker. Berriro ere erakutsi dugu elkarlana ezinbestekoa dela Euskadik, Gipuzkoak eta Donostiak aurrera egiteko”. Han 1.700 etxebizitza berri eraikitzea aurreikusten da.
Bestelako gaiei buruz ere aritu ziren Donostiako EAJren zerrendako kideen aurrean. Besteak beste, zientzia eta ezagutzan erreferente izateko “apustu sendoa”, enplegua, turismoa, jasangarritasuna eta mugikortasun “modu berriak”.