Lau pertsona atxilotu dituzte, gidabaimenaren proba teorikoa beste baten izenean egiteagatik
37 eta 50 urte bitarteko lau gizon atxilotu ditu Polizia Nazionalak Donostian, gidabaimenaren proba teorikoa beste pertsona baten izenean egiteagatik. EITBk adierazi duenez, atxilotuetako bi Nafarroatik eta Kataluniatik Beasainera eta Azpeitira joan ziren, diruaren truke, bi hautagairen izenean azterketa teorikoak egiteko Azpeitian eta Beasainen.