"Donostiarrak zaintzea, enplegua sortzea eta hirian bizitzea eta gozatzea", Goiaren kanpainaren hiru ardatzak
Eneko Goiak EAJren hauteskunde kanpainaren hiru ardatzak aurkeztu ditu larunbatean: “Donostiarra eta geure auzoak zaindu, Enplegua sortu eta hirian bizi eta gozatu”. Azaldu duenez, hurrengo asteetan saiatuko dira ardatz bakoitzari buruzko xehetasunak ematen.
Iñigo Urkullu lehendakaria eta EAJko beste hainbat kargu izan ditu bidelagun ekitaldian. Erakundeen arteko elkarlana irudikatu dute honela, azken urteetan egindako lana nabarmenduz. Aurrera begira, hainbat proiektu amankomun landuko dituztela agindu dute, tartea, Miramongo Teknologia Parkea handite proiektua eta Eskusaitzeta industrialdean enpesa eta proiektu berriak ezartzea.
Itxaropentsu agertu da Goia: “Ziur nago eskutik helduta Donostia hiri modernoa, etorkizunerako prest dagoena eta donostiarren eskaerei erantzuten diona izateko pausoak ematen jarraituko dugula”.
Donostiako egungo alkatearen ustez hori da EAJren eredua: “Ideia berritzaileak, anbizioa eta bermea duten proiektuak dituen eredua”. Eta oposizioarentzako hitz batzuk izan ditu, izenik aipatu ez badu ere: “Gure ereduaren aurrean, protestan, iraganean eta inoiz existitu ez den hiri baten nostalgian oinarritutako beste batzuen eredua dago”.