Galdu arren, aurrera egin du Bera Berak
Etxetik kanpo egin zituzten lanak, eta horri esker sailkatu da Bera Bera eskubaloi taldea ligako titulua jokatzeko finalerdietara. Xixonen hamar goleko aldearekin irabazi izanak, lasaitasuna eman zien donostiarrei, eta akaso lasaitasun horrengatik galdu zuten atzo itzulerako neurketa, Gaska kiroldegian (30-31). Zazpigarren kopa zaleei eskaintzeko eguna izan zen larunbat arratsaldekoa, baina Bera Berak galdu egin zuen partida. Horrela ere, helburua bete dute, eta orain Elx izango dute zain finalerdietan. Larunbatean jokatuko dute joanekoa Alacanten.
Futbolean, Reala lehiakor aritu zen Bartzelona ligako txapeldunaren kontra, larunbatean, Zubietan. Kataluniarrak menderatzea ezinezkoa dirudien arren, bi gol egin zizkioten txuri-urdinek, markagailuan nabarmen gaindituta sentitu arren (2-5). Liga berean beste liga batzuk daudenez, bigarren koxkako lehiaketan geratzen diren partidetan batu beharko dituzte puntuak.
Belar hockeyan, berriz ere galdu egin zuten Realeko neskek. Oraingoan, Junior talde indartsuaren zelaian galdu zuten (2-1). Denboraldian zehar une oso onak eta irregularrak tartekatu dituzte, eta ea bi porroten ondoren egoerari buelta emateko moduan dauden.
EMAITZAK
Eskubaloia
Ligako kanporaketa, final-laurdenak (itzulerakoa)
- Bera Bera 30 – Xixon 31
Futbola
Emakumezkoen liga, 28. jardunaldia
- Reala 2 – Bartzelona 5
Belar hockeya
Emakumezkoen ohorezko maila, 18. jardunaldia
- Junior 2 – Reala 1