"Txillidaren lanak ondo irudikatzen du Euskal Herrikoa izatea zer den"
Victor Lasa Briz (Gros, 1980) Elkarrekin Podemosen alkategaia hobeto ezagutzeko elkarrizketaren bideoa ikusgai duzue.
Manteoko berdegunea aukeratu du Lasak, han egitekoak diren Basque Culinary Centerren proiektuaren aurka agertu delako. Estilo informaleko elkarrizketa honetan, askotariko galderak erantzun ditu Ahal Duguko kideak: Donostiako zein pertsonaia historikorekin identifikatzen duzu zeure burua? Pintxo bat jateko leku bat? Aste Nagusian, zer plan egin ohi duzu? Beste alkategaien artean, norekin egingo zenuke parranda? Aurrerapen gisa, Lasak dio PPren alkategai Borja Corominasekin egingo lukeela parranda.
Elkarrizketa informal honez gain, elkarrizketa formala ere egin dio hedabide honek Lasari, eta pasa den ostiralean argitaratu zen, astekarian eta webgune honetan; hemen irakur dezakezue.