Adimen artifizialaren larrialdia ikergai, larunbatean Tabakaleran
'Errealitatearen amaiera?' izenburupean egun osoko egitaraua izango dute aurtengo Immaterial topaketek, larunbat honetan, Tabakaleran. Proiekzioak, lantegiak, instalazio artistikoak, errealitate birtualeko espazioak eta hitzaldi gune bat izango dira. Gonbidatuen artean, Marta Peirano idazle eta kazetari ezaguna izango da, baita AWWZ dja, Mayte Gomez Molina artista eta Ontologias Feministas kolektiboa.
Errealitate birtualak aztergai dituen Immaterial proiektuaren baitan, maiatzaren 13an topaketaren hirugarren edizioa izango da Tabakaleran. Adimen Artifiziala izango da aurten topaketaren muina eta berau hainbat ikuspuntutatik jorratuko da, honek ematen dituen aukera artistiko eta esperimentalak aztertu eta gizartean eragiten ari den beldur vs. aukera eztabaida ekarriko du gurera.
Immaterial Tabakalerak 2020an hasi zuen Artea, Zientzia, Teknologia eta Gizartea esparruko proiektuetako bat da. Lan ildo honen helburuetako bat, artea, zientzia eta teknologiaren gurutzaketeren ondorioz, ezagutza berria sortu eta errealitatearen irakurketa desberdinak ahalbidetzea eta etorkizuneko beste agertoki batzuk planteatzea da.
Edizio honetan, adimen artifizialaren larrialdian jarriko da arreta, teknologia hau digitalaren bitartekaritza-paradigma berri baten aurrean kokatzeko modua eraldatzen ari den heinean, topaketako gai klasikoak alde batera utzi gabe.
Erabilera publikoko adimen artifizialak eta horien aplikazioak eremu profesionaletan, edukiak sortzean edo informazioan, besteak beste, nolabaiteko ziurgabetasuna sortu du errealitatearen etorkizunari buruz, ezagutzen dugun moduan. Adimen artifizialaren aurrerapenak errealaren eta birtualaren arteko marra gero eta lausoagoa bihurtuko den mundu batera eramango gaituen beldurra dago, eta, beraz, gizakien eta makinen arteko bereizketa gero eta lausoagoa izango den mundu batera. Baina, hori benetan al da sortzen ari dena abiadura desberdineko mundu batean, teknologietarako sarbide desberdinak dituen mundu batean, ingurumen-krisi betean eta batzuetan aurrez aurre dauden beharrak dituen mundu batean?
Topaketa Tabakalerako Patio aretoaren, Medialaben eta 2deoren artean egingo da, eta proiekzioak, lantegiak, instalazio artistikoak, errealitate birtualeko espazioak eta hitzaldi-gune bat bilduko ditu.
Egitaraua
10:30-14:30 – Lantegia – Sentitzen duen teknologia. Ikus-entzunezko sorkuntza medio berrien bidez – Medialab
Mayte Gomez Molina, Carlos Alcántara Sánchez
11:30 – Mahai ingurua – AAren mitoa: materia eta autómata – Patioa
Laura MM, Ekaitz Cancela, Xabier Landabidea, María Moreno, Gorka Julio
13:00 – Immaterial 2022 proiektuen aurkezpena – Patioa
Laura Tabarés, Jorge Isla, Lola Zoido, Lorena García
13:00 – Aurkezpena eta proiekzioa – Ikusgela: Adimen Artifiziala – 2deo
Ikusgela + Badalab
17:00 – Hitzaldia – Ez adimentsua ez artifiziala: erauzketa-terapia krisian dagoen mundu baterako – Patioa
Marta Peirano
18:30 — Hitzaldia – Katakonba digitaletara txangoa – Patioa
Blanca Martínez, Laura Tabarés (Ontologías feministas)
19:30 – Performance – Tokens No Fornicables (NFTs) – 2deo
Claudix Vanesix
20:30 – Emanaldia – AWWZ b2b AI Dj – Patioa
Egun osoan
Proiektuen erakusketa – Patioa
Cuidado con los chicos que teclean UWU. Laura Tabarés
Pan y Circo. Jorge Isla
Ruins From the future. Lola Zoido
From the main square. Pedro Harres
Immaterial TV – Pieza aukeratuen loopa – 2deo
Ikusgela: Adimen Artifiziala. Ikusgela + Badalab
Like squirrel to water (72´). Mayte Gómez Molina
Cuidado con los chicos que teclean UWU. Laura Tabarés
Pan y Circo. Jorge Isla