Hiria zientzian erreferente bihurtzeko "Guggenheim efektua" bilatu nahi du Goiak
Eneko Goiak Miramongo Parke Teknologikora bisita egin du gaur, arlo biosanitarioko eta automobilgintzako bi enpresa aurreratu bisitatuz. Donostia “zientzia eta ezagutzaren munduko elitean kokatzek”o bide orria proposatu du. Udaletik hirian eta lurraldean dagoen indar eta ezagutza guztia katalizatzeko eta “mundu osoko ehun hirien artean zientzia eta ikerketa ekoizpenean kokatzeko” bultzatuko dituen urratsak zehaztu ditu.
EAJren alkategaiak adierazi du Donostiak “beharrezko osagaiak” dituela zientziaren eta ezagutzaren hiri nagusien nazioarteko esparruan “leku pribilegiatua” izateko. Lau unibertsitateek, teknologia eta ikerketa zentroek, beren espezialitatean puntakoak diren enpresek eta jarduera horietan profesionalki aritzen diren 6.000 pertsona inguruk, “munduko mapan leku propioa izateko oinarri oso sendoa dira” Goiaren esanetan.
Goiak aipatu du Nature aldizkariak artikulu zientifikoen ekoizpenari dagokionez munduko 200 hirien zerrendan kokatu zuela Donostian: “Hori, Donostiaren tamainako hiri batentzat, izugarrizko lorpena da, daukagun indarraren ideia ematen duena”, adierazi du.
IBMren ordenagailu kuantikoaren “trakzio efektua” baliatzea planteatzen du, munduko ikertzaile onenak erakartzeko, “Guggenheim efektua” deitu diona bilatuz.
EAEko eta Gipuzkoako I+G+B estrategiarekin, sektore publiko eta pribatuen ikerketa eta garapenean egindako inbertsioarekin, bi sektoreen arteko lankidetzarekin eta nazioarteko lehen mailako erreferenteak edukitzearekin batera, Donostiak “errekonozimendu eta erreferentzialtasun handiagoa lortzeko oinarria” izatea eragiten du.
Goiak “bide orri bat” egin nahi du, nazioarteko proiekzioa sendotzeko eta hiria erreferente izateko ikerketan, zientzia eta ezagutzan. Ibilbide horretan, “dagoen errealitatearen, indarguneen eta ahulezien erradiografia zehatza egin behar da, bai eta jauzi kualitatibo bat egitera eraman gaitzaketen irizpideak objetibatu ere”.