Ur Kirolakeko Haizea Gozategi eta June Balda Europako txapelketan ariko dira
Hilaren 20an eta 21ean Europako 19 urtez azpiko txapelketa jokatuko da Brive la Gailladen (Frantzia), eta Ur Kirolakeko bi arraunlarik parte hartuko dute: Haizea Gozategi Urbietak eta June Balda Berrak. Espainiako selekzioa ordezkatuko dute biko ontzian. Austria, Frantzia, Hungaria, Italia, Lituania eta Errumaniako taldeak izango dituzte lehiakide Europako txapelketan.
“Ur Kirolak eta Donostia Europako txapelketan ordezkatzeaz oso harro gaude gure elkartean. Eskerrak eman nahi dizkiegu ere azkeneko urtetan bidelagun izan dituzten entrenatzaile eta laguntzaile guztiei”, adierazi du klubak.