Añorgako izpien hirugarren jaialdia egingo dute
Larunbatean, hilaren 20an, Ekirock Añorgako Izpiak III Jaialdia egingo dute Harrobiaren plazan. 12:30etik iluntzera bitarte egitarau zabala antolatu dute: kontzertuak, jatekoa eta edatekoa, eta proiektu baten aurkezpena.
Lau dira zuzenean ariko diren musikari eta taldeak. Morau eta Beñardo bikoteak folk-rock doinuak eskainiko dituzte, Esti Markez bakarlariak pop-rock musika, Amorante musikariak haren proposamen bereizgarria eta Yatze bikoteak, Josu Buldain eta Iban Nikolaiek osaturikoak, fusio elektronikoa.
Era berean, Añargiren lehen sorkuntza proiektua aurkeztuko dute Unai Gaztelumendi marrazkilariarekin.