‘Caravan’, Sara Zozayaren kanta berria kalean
Sara Zozayak ez gaitu harritzeari utziko. Kanpineko oroitzapenen gozoan murgiltzen gaituen pop kantu eder eta arina kaleratu du. Aurretik kaleratu zuen Nara disko berriko bigarren aurrerapen kantua da. Lehendik Misty kaleratu zuen, intentsitate handiko kanta tragikoa.
Caravan-en lehen esalditik, Antton M. Goikoetxearen gitarra hipnotikoa oinarri hartuta, flashbacka gidatzen du. Melodiak giroa lanbrotzen du eta Sara Zozayak, ZABALA ekoizlearekin batera, iraganera garraiatzen gaitu. Nor ez da sentitu bakarrik? Sarak haurtzaroko argazkiekin batera, lehen maitasuna gogoratzen du: “Ez izar iheskorrekin alderatuz, baizik eta zeruko izar gisa; beti egongo direla diruditenak, baina abisatu gabe desagertzen direnak, hain zuzen ere ordezkaezinak ziruditenean”.
Donostiar gaztea konpositorea, instrumentista eta Gure Bazterrak musika promotoraren arduraduna da. Soinujole gisa hasi zituen musikako bere lehen urratsak. 2018an ‘III’ EP-arekin bakarkako bidea hasi ondoren, (I) EP-arekin batera Sara Zozayak aurretiaz balituriko folk musika estilotik oinarri elektroniko eta autotune sofistikaturako igarobidea egiten du. Covid-19aren pandemiaren agerpenarekin, bestetik, 2021erako bira luze bat garatu eta maila nazionaleko radarrean kontuan hartu beharreko artistetako bat bezala sendotu zen. Hala ere, beretzat ez da gauza berria musika bizibide gisa edukitzea, Sara Zozaya 2015etik dabil agertokietara igotzen eta ordutik etengabe ibili da Estatu osoan zehar, Belako, Listener, Elena Setien eta Berrio bezalako musikariekin agertokia partekatzen.