Hiriko kirol instalazioak«zaharkituak» daudela eta, «berritzeko konpromisoa» hartu du Goiak
Eneko Goiak konpromisoa hartu du hurrengo legealdian Anoetako Kirol Hiria berritzeko lanak hasteko
Miniestadioaren modernizazioa, Illunbe erabilera anitzerako azpiegitura bilakatzea, Gasca eta Atano III. berritzea “lehentasuna” dira orain alkate eta berrautaketarako EAJren hautagaiarentzat.
Donostiako alkate eta berrautaketarako EAJ-PNVren hautagai Eneko Goia Lasok adierazi du, “hurrengo legealdia Anoetako instalazioak berritzeko legealdia izango dela”, hain zuzen ere, “miniestadioa modernizatzekoa, Illunbe erabilera anitzerako azpiegura bilakatzekoa, eta Gasca eta Atano berritzekoa”.
Goiak gogorarazi du, udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundiaren eta Realaren arteko akordioari esker Anoetako Estadioa berritu dela, eta bertan, gutxi gorabehera 78 milioi euroko inbertsioa egin dela. Bestetik, urtearen amaierarako aurreikusita dago miniestadioa berritzeko lanei ekitea, atletismoa egiteko eta errugbian jokatzeko instalazioa. Eta horrekin batera, Zubietako hockey zelaiaren lanak amaitzear daudela hipodromoaren ondoan.
Hurrengo legealdirako, Goiak hiru instalazio berritzeko helburua jarri du: lehena, Illunbe, hiriak behar duen erabilera anitzeko instalazioa izateko; bigarrena, Josean Antonio Gasca kiroldegia eta Atano III pilotalekua; eta hirugarrena, Belodromoa – atletismo pista berritua duen instalazioa.
Goiak nabarmendu du, Donostiak bere tamainako hiri askok eduki nahiko luketen instalazioak dituela. Baina aitzitik, “zaharkituak gelditzen ari dira”. Horregatik honako konpromisoa hartu du: “Anoetako kirol hiria modernoa eta puntakoa izatea, eta bertan, Illunbeko erabilera anitzeko instalazioa integratzea”.
Goiak Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiaren lankidetza eta finantziazioa lortzearen aldeko aldarria egin du, izan ere, instalazio hauen guztien erabilera askotan hiritik harago doa. Hori dela eta, Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin hasitako elkarlanarekin jarraitzeko konpromisoa hartu du, bi erakunde horiek ere instalazioen berrikuntzan inplikatzeko. Hautagai jeltzaleak adierazi du, behin akordioa lortuta, hiriko eragileekin egoteko unea izango dela euren beharrak kontuan hartuta kirol hiriaren berritzeko.
Eneko Goiak esan du, egin beharreko inbertsioak handiak direla, eta horregatik lan egiten jarraituko dugu gainerako euskal erakundeen laguntza lortzeko.