Orioko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute
Mugimendu feministak elkarretaratzea egin zuen ostiralean, Orioko hilketa matxista salatzeko. Emakumeen mundu martxak antolatu zuen mobilizazioa eta hamarnaka lagun batu ziren Bulebarrean. Mugimendu feministaren iritziz, “emakumeon aurkako indarkeriak ez du etenik izango gizartea egituratzen duen matxismoarekin amaitu arte”.
Gaineratu zutenez, “indarkeria hau sistema heteropatriarkalaren ondorio da. Sistema biolento batean bizi gara bai emakumeok, baita heteroarauan sartzen ez diren gorputzak ere. Haien bakeak gure guda izaten jarraitzen baitu. Honekin bukatu beharra daukagu, nazkatuta gaudelako gure egunerokotasuna indarkeriaz bizitzeaz eta azken muturrean erailak izateaz”.
Orioko hilketa matxista astearte arratsaldean gertatu zen. Gizonezko batek bere bikotekide ohia tiroz hil zuen, eta bere buruaz beste egin zuen jarraian.