Ur Kirolakeko June Baldak eta Haizea Gozategik brontzezko domina eskuratu dute Europako Txapelketan
Ur Kirolak elkarteko June Baldak eta Haizea Gozategik hirugarren postua erdietsi dute asteburu honetan Brive la Gaillarden (Frantzia) ospatu den Europako Txapelketan. Espainiako selekzioa ordezkatu dute biko ontzian, eta Austria, Frantzia, Hungaria, Italia, Lituania eta Errumaniako taldeak izan dituzte lehiakide.
Ur Kirolakek IRUTXULOKO HITZAri egin dizkion adierazpenetan azaldu du “egun garrantzitsua” dela elkartearentzat, Balda eta Gozategi brontzezko dominak soinean dituztela iritsiko baitira etxera.