"Aurre egin behar zaio ezkortasunari eta nostalgiari"
Eneko Goia (Amara Berri, 1971) EAJren alkategaia hobeto ezagutzeko elkarrizketa egin diogu.
Kaia hautatu du Goiak, familia Parte Zaharrekoa duelako eta Donostiak duen “lekurik ederrenetakoa” delako. Estilo informaleko elkarrizketa honetan, askotariko galderak erantzun ditu EAJren alkategaiak: Zergatik sartu zinen politikagintzan? Donostiako zein pertsonaia historikorekin identifikatzen duzu zeure burua? Pintxo bat jateko leku bat? Aste Nagusian, zer plan egin ohi duzu? Beste alkategaien artean, norekin egingo zenuke parranda?
Elkarrizketa informal honez gain, elkarrizketa formala ere egin dio hedabide honek Goiari, eta pasa den ostiralean argitaratu zen, astekarian eta webgune honetan; hemen irakur dezakezue.