Txaparrene pasealekuko lanak hasi dituzte
Martxoa bukaeran onartu zuen udalak Intxaurrondoko Txaparrene pasealekua berritzeko proiektua, eta aste honetan abiatu dituzte lanak. Obras Especiales Edificación e Infraestructuras enpresari adjudikatu zizkioten lanak 848.617 euroren truke. Sei hilabete epea ezarri dute obra bukatzeko. Horiek horrela, urtea bukatu baino lehen bukatuta egotea aurreikusten du udalak.
Pasealekuaren zoladura berritzea eta hobetzea aurreikusten du proiektuak. Era berean, saneamendu lan batzuk egiteko aprobetxatuko dute. Esaterako, kolektoreen egitura eraitsi eta haren ordez hoditeria bereizgarri berriak jarriko dituzte.