Yolanda Diazek EAJren eta EH Bilduren politika eredua kritikatu du Tabakaleran
Elkarrekin Podemosek hauteskunde kanpainako ekitaldia egin du gaur Tabakaleran, eta han izan da Yolanda Diaz Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroa. Haren batera izan dira Miren Gorrotxategi Eusko Legebiltzarreko bozeramailea, Miren Etxebeste Gipuzkoako ahaldun nagusigaia, Arantza Gonzalez Gipuzkoako Ezker Anitza-IUko koordinatzailea eta Lidia Ucher Donostiako Udalerako hautagaia.
“Ez da politika erabilgarria Euskadin, eskuinetik edo ezkerretik -berdin da EAJ edo EH Bildu izena duten horiek-, lan-erreformaren aurka bozkatu izana. Ezin da defendatu gehiengo sozialarentzat eskubideak berreskuratzeagatik mundu osoan aztergai den erreforma baten aurka bozkatu izana. Ezin da defendatu beraien jarrera politikoa, beste era batera lan egitera etorri behar da”, adierazi du Diazek.
Bi eredu daudela gaineratu du; “Lan Ministerioak martxan jarri duena edo Eusko Jaurlaritzak enplegu publikoaren behin-behinekotasunari buruz hedatutakoa”. Horrekin batera, EAEn “gauza handiak” egin dituztela esan du Diazek, eta “mezu argi bat” zuzendu die EAJri eta EH Bilduri, “lan erreformaren aurka bozkatu zuten horientzat”: “Berriro egingo dugu, gauza handiak egingo ditugu berriro, herrialdea irabaziko dugu berriro, maiatzaren 28an bat egin behar dugu Elkarrekin Podemosen alde”.