Asfaltatze kanpaina egingo dute Grosen igandetik aurrera
Igande honetan, maiatzaren 28an, hasiko da asfaltatze kanpaina Gros auzoan, eta ekainaren 16ra arte luzatuko da. Lan guztiak gauez egingo dituzte, 22:00etatik 08:00etara, gutxi gorabehera. Udalak jakinarazi duenez, zirkulazio errei bat libre utziko da beti.
Asfaltatuko diren kaleak ondorengoak izango dira: Nafarroa hiribidea, Zurriola pasealekua, Miguel Imaz kalea, Nafarroa hiribidea eta Colon pasealekuaren arteko elkargunea.