Ostiralean estreinatuko dute 'En el nombre de ellas' dokumentala
Netflix plataformak Kote Cabezudo argazkilari eta erasotzaile donostiarraren auziaren inguruko En el nombre de ellas telesail dokumentala estreinatuko du bihar, hilaren 26an. Sr. Mono ekoiztetxeak ondu du lau ordutik gorako dokumentala, eta Cabezudo auziaren prozesu judiziala erakusten du.
Cabezudorentzat modelo lanak egin zituen emakume batek haren aurkako lehenengo salaketa jarri zuen 2013an, eta, hortik aurrera, beste emakume askok ere salaketak jarri zituzten, besteak beste, sexu abusuak eta iruzurra leporatuta. Azkenean, 28 urteko eta bi hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten Cabezudori iaz.
Disney Plus plataformak azaroaren 23an estreinatu behar zuen dokumentala. Ordea, egun horretan ez zuten estreinatu, eta Berria egunkariak jakinarazi zuen Disney Plusek dokumental saioa ematea baztertu zuela.
La historia de cómo durante 30 años el donostiarra #KoteCabezudo abusó de mujeres. Muchas éramos menores de edad. El viernes #26May se estrena en @NetflixES "En el nombre de ellas". Muchos lo sabíais, ahora lo vais a ver.#casoKoteCabezudo#JusticiaPoetica #enelnombredeellas pic.twitter.com/Dhb8G8e5TY
— Indarka!! Caso Kote Cabezudo (@Indarka21) May 24, 2023