Bost alderdi nagusien mugikortasunaren arloko proposamenak bildu ditu Kalapiek
Kalapie elkarteak bost alderdi politiko nagusien (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP eta Elkarrekin Podemos) hauteskunde programak aztertu ditu, mugikortasunaren arloan bakoitzak egiten dituen proposamenak ezagutzeko. Halaber, alderdi bakoitzari galdetegi bat pasatu diete, “informazio osatuagoa” izateko.
Horrela, mugikortasunaren arloan bost alderdi horiek egiten eta egiten ez dituzten proposamenen laburpena egin dute, baita Kalapieren hainbat aldarrikapenen inguruan zer postura duten jaso ere. Hain zuzen ere, Kalapieren bi aldarrikapenetan baino ez datoz bat alderdi guztiak: Dbizi zerbitzua zabaltzean eta bizikletentzako aparkaleku gehiago jartzean. Horrez gain, alderdi guztiek hiriko mugikortasuna baloratu dute, zenbait alorri notak jarriz. Kalapieren azterketaren emaitza guztiak elkartearen webgunean kontsultatu daitezke.