Gipuzkoa Basketek ezustekoa eman nahi du
Zortzigarren bukatu zuten LEB liga, eta horri esker, ACB ligara igotzeko kanporaketa jokatuko du Gipuzkoa Basketek. Irregularra izan da Lolo Encinasek gidaturiko taldearen fase erregularra, baina ezustekoa emateko erronka polita dute aurretik. Horretarako, final-laurdenetan Coruña gainditu beharko dute. Ligako hirugarren onenak izan dira galiziarrak. Bost partidatatik hiru irabazten dituenak egingo du aurrera. Lehendabizikoa gaur jokatuko dute Coruñan bertan, 19:00etan. Bigarrena, berriz, igandean izango da 18:00etan.
Futbolean, Realak ligako azken aurreko neurketa jokatuko du etzi Atletico Madrilen kontra Wanda Metropolitano zelaian (19:00). Laugarren postua eta Txapeldunen liga matematikoki ziurtatzeko soilik irabazteak balio du. Ordea, etxeko taldeak bigarren postua du jokoan, eta ez du erraztasunik emango. Txuri-urdinek berdintzen edo galtzen badute, Vila-realek egiten duenaren arabera egin beharko dituzte zenbakiak. Galduko balute, Realak bere helburua beteko luke.
Azkenik, belar hockeyan, garaipenaren bidera itzultzeko aukera izango du Realak. Horretarako, Tenis menderatu beharko dute Beraberako zelaian, etzi, 13:00etatik aurrera.
PARTIDAK
Saskibaloia
ACB ligara igotzeko kanporaketak (final-laurdenak)
- Coruña – Gipuzkoa Basket (gaur, 19:00)
- Coruña – Gipuzkoa Basket (igandea, 18:00)
Futbola
Gizonezkoen liga, 37. jardunaldia
- Atletico Madril – Reala (igandea, 19:00)
Belar hockeya
Emakumezkoen ohorezko maila, 21. jardunaldia
- Reala – Tenis (igandea, 13:00)