Hauteskundeak eta lokatzarena
Lokatzez gainezka etxea
ibaiak eztanda egin du
eta gurea zen ardura
ibaiak gainezka egin du
saiatu garbitzen
tematu markarik ez uzten
indartu leiho eta ateak
lokatzari lekurik ez uzten (…)
lokatza kanpora atera
baina berdin du jada
horma nola lokatzaz
barnea markaz betea da.
Ez dute lokatzik nahi politikariek. Nahiago eskuak zuri, dena garbi. Nahiago spot-ak telebistetan eta irribarreak markesinetan. Lokatzari uko egitea metafora arriskutsua izan da; arte martzialetako giltza baten modura, kontran etortzen delako. Periko Solabarria langile apaiz zenaren ikusmoldea gogoratzea ez legoke gaizki: «Lokatza zapaldu behar da, eta ez alfonbrak; lokatzean arrastoa uzten delako».