Lukas Agirreren omenezko plaka bat jartzeko eskatzen ari dira
Lukas Agirreren lagun batzuek sinadura bilketa abiatu dute Change.org atarian, udalari eskatzeko Okendo plazan haren omenezko plaka bat jarri dezala. Agirre gaztea labankadaz hil zuten Eguberri egunean Donostian, hain zuzen ere, Okendo plazan. Hilketaren ustezko egilea espetxean dago abendutik, eta erailketaren harira atxilotu zuten bigarren gizona berriki espetxeratu dute.
Hilketa gertatu zenetik, Agirreren gertukoek haren omenezko loreak eta kandelak jartzen dituzte Okendo plazan. Sinadura bilketaren harira azaldu dutenez, oroigarri horiek plaka finko batengatik ordezkatzeko proposamena egin diote Donostiako Udalari, baina udalak ezezkoa eman zien. Diotenez, bigarren proposamen bat egin diote orain udalari, baina oraindik ez dute erantzunik jaso.