Jaialdi berri bat sortu da Donostian: Boga Boga
Lehen aldiz, Boga Boga jaialdia antolatuko dute Donostian. Dabadaba aretoak eta Gin Musicak antolatu dute, Donostiak euskal eszena alternatiboarekin zuen “hutsune emozionala” betetzeko dator Boga Boga. Ekitaldian 20.000 pertsonatik gora biltzeko aurreikuspena egin dute antolatzaileek. Iraileko bigarren asteburuan izango da (8, 9 eta 10), Intxaurrondo Zaharreko jaiekin eta estropadekin bat eginez.
Festibaleko programazioaren baitan, Julieta Venegas, Belako, La Femme, J Martina, Simona, Amantes del Futuro, Margarita Quebrada, Verde Prato, Lukiek, Irenegarry, BRAVA, Anari eta Hofe x 4:40ren zuzenekoak ikusteko aukera izango da.
Ondarretako hondartzan (DBDB Arena, doan), Miramar jauregian (Keler Stage, 38 euro), Dokan (doan), Dabadaba aretoan (10 euro) eta Txillida Lekun (Keler Stage, 45 euro) izango dira kontzertuak.