Zilarra lortu dute Fortuna kirol elkarteko kideek Espainiako txapelketan
Fortuna kirol elkarteko tiratzaileen talde argazkia. (Argazkia: Fortuna K.E.) Fortunak Kirol Elkarteak zilarra lortu du taldeka 17 urtez azpiko Espainiako eskrima txapelketan. Markel Amat Baztarrikak, Xabier Gutierrezek, Ian Piñeirok eta Erik Sanzek osatzen duten taldeak zilarrezko domina lortu zuten Santa Teresa de Avila eskrima taldeari irabazita eta finalerdietan Valentziako Dinamo eskrima taldeari irabazita (45 eta 41).
Emakumezkoen banakako sablean, June Ruiz Belategi Hernaniko tiratzaileak brontzezko domina irabazi zuen, 15 urtez azpiko Espainiako txapelketa irabazi eta astebetera metal berri bat gehituz.

