Udazkeneko greba feminista antolatzeko bilera egingo dute larunbatean
Mugimendu feministak gehiengo sindikalarekin elkarlanean greba orokor feministarako deialdia lantzen dabil martxoaren 8tik hona. Donostian ere, antolatzen hasia da, eta ekainaren 3an Emakumeen Etxean asanblada egingo dute.
Hiru helburu ezarri dituzte: orain arte egindakoa partekatzea, greba Donostian lurreratzea eta hurrengo hilabeteetako lana antolatzea. Bilera 10:30ean hasiko da eta 13:00etan amaitu