Nerea Eizagirre kapitainak Realean jarraituko du
Realak jokalari erabakigarrienetako bat lotu du datorren denboraldirako. Nerea Eizagirre kapitainak beste urtebeterako berritu du kontratua talde txuri-urdinarekin. Tolosarrak Anoeta futbol zelaiko bulegoetan sinatu du kontratu berria Jokin Aperribai presidentearekin batera. “Oso harro sentitzen naiz kamiseta txuri-urdina janzten jarraitzeaz”, adierazi du Eizagirrek.
Gizonezkoen taldeari dagokionez, klubak adierazi du Modibo Sagnan atzelariak ez duela Realean jarraituko. Frantziar gazteak ez du lekua egin txuri-urdinen lehen taldean, eta hainbat lekutan utzita aritu ondoren, Herbeheretako Utrecht taldearekin sinatu du –azken sasoia utzita jokatu duenarekin–.