Inoizko AB Krosik jendetsuena, iruditan
150 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute IRUTXULOKO HITZAk babesturiko Amara Berriko lasterketan.
Euskalduna, arrosa kolorekoa, beroa eta inoizko jendetsuena. Horrelakoa izan da VIII. AB Krosa. Atzo arratsaldean, Amara Berriko eta Loiolako Erriberako kaleak hartu zituzten 150 lasterkarik baino gehiagok.
Berritsu euskara elkarteko eta antolatzaile taldeko kide Iñigo Azurmendik aurreratu moduan, partaidetza kopuruaren errekorra ezarri zuten. Denborak gorabehera, giro ederrean egin ahal izan zuten parte hartzaileek. Aukeran, bero gehiegitxo egin bazuen ere –lerrook idazten dituenak ondo badaki–, are beroagoa izan zen bide bazterretan zegoen jendearen babesa.
Emaitzei dagokienez, ibilbide luzea egindakoena ikus daiteke Herrikrosa.eus webgunean. Joseba Olaetxea tolosarra eta Ainhoa Belzunegi donostiarra izan ziren azkarrenak. Oier Saldiasek eta Iker Mansok osatu zuten mutilen podiuma. Neskena, berriz, Eguzkiñe Zabaletak eta Marta Arruek.
Hona hemen, Joseba Parron San Sebastian argazkilariak osaturiko bilduma: