Auto eta motozikleta klasikoak Donostian, Lasarteko Zirkuituaren mendeurrenean
Auto eta motozikleta klasikoak ikusteko aukera izan zen atzo Alderdi Ederren, izan ere, bertan hasi zen Hego Euskal Herriko Automobil Klubak (RACVN) eta Ibilgailu Zaharren Federazioak (FEVA) antolatutako Lasarteko Zirkuituaren mendeurreneko rallyaren bigarren etapa. Ehun urte bete dira Lasarteko Zirkuituan ospatutako lehen sari nagusitik, eta hori gogorarazteko baliatu zuten eguna.
Jardunaldia goizeko 10:00etan hasi zen Alderdi Ederreko lorategietan. Autoek eta motozikletek Donostia utzi eta Lasartera jo zuten, Txartel hoteletik gertu dagoen Zirkuitu pasealekura. Zirkuitu historikoaren irteerarekin eta helmugarekin bat datorren puntu horretatik, parte hartzaileek zirkuituaren ibilbidea osatu zuten, Lasarte, Andoain, Urnieta eta Hernani zeharkatuz.