Donostiarrak onena emanda irabazi du Gipuzkoako txapelketa
Donostia Arraun Lagunak hirugarren izan da emakumezkoen proban, eta Donostiarrako mutilak txapeldunordeak izan dira.
Zarauzko uretan jokatu zen atzo Gipuzkoako Traineru Txapelketa, eta maila bikainean aritu ziren Donostiako taldeak. Hain zuzen ere, Donostiarrak irabazi zuen emakumezkoen txapelketa bigarren luzean lehiakideei aurrea hartuta. Orio izan zen bigarren –iazko txapelduna– eta Donostia Arraun Lagunak hirugarren. Lugañene ontziak denbora galdu zuen bigarren luzean.
Gizonezkoetan, berriz, Hondarribiak irabazi zuen, beste behin ere. Donostiarra bigarren sailkatu zen bi segundora, eta Lapurdik ezustekoa eman zuen hirugarren sailkatuta.
Donostiako hiru ordezkariak Euskadiko Traineru Txapelketan izango dira datorren astean.
Emakumezkoen sailkapena:
1. Donostiarra 10:49,55
2. Orio 10:52,21
3. Donostia Arraun Lagunak 11:05,69
4. Hondarribia 11:14,05
5. Tolosaldea 11:27,08
6. Zumaia 11:31,44
7. Hibaika 11:34,27
8. Zarautz 11:48,22
9. Hernani 12:14,17
Gizonezkoen sailkapena:
1. Hondarribia 20:06,21
2. Donostiarra 20:08,51
3. Lapurdi 20:29,48
4. San Juan 20:33,88
5. Orio 20:38,47
6. San Pedro 20:47,47
7. Getaria 20:47,89
8. Zarautz 20:59,24
9. Zumaia 21:04,77
10. Hibaika 21:39,58
11. Mutriku 22:09,37