9.701,15 euro lortu ditu Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Donostian egindako diru bilketan
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak minbiziaren ikerketarako diru bilketa egin zuen ekainaren 3an Donostian, eta 9.701,15 euro eskuratu zituzten. Elkartea oso eskertuta agertu da herritarrek eman zuten erantzunarekin.
Hainbat boluntariok hartu zuten parte jardunaldi solidario honetan, eta hiriko hainbat tokitan jarri zituzten mahaiak. “Urteko diru bilketa herritarrei elkartea hor dagoela eta pazienteei eta senideei laguntzeko lanean jarraitzen duela gogorarazteko aukera ematen duen ekimena da”, azaldu du Minbiziaren Aurka Gipuzkoanek.
Diru bilketari esker, ikerketa onkologikoko proiektuak finantzatzen eta paziente eta senideei laguntzeko programak egiten jarraitu ahal izango da, eta gaixotasunaren prebentzioko eta detekzio goiztiarreko kanpainei jarraipena emango diete. Elkartearen zerbitzu guztiak doakoak dira eta, beraz, diru bilketa bezalako ekimenak “ezinbestekoak” dira horiek mantendu ahal izateko.