Cecilia Marcos donostiarrak 2025era arte berritu du kontratua
Realean jarraituko du Cecilia Marcos aurrelari donostiarrak. Klubak harrobiko jokalariaren aldeko apustua egin du, eta 2024-2025 denboraldiaren bukaerara bitarte berritu dute kontratua.
Azken bi denboraldiak ez dira errazak izan Marcosentzat. Urtarrilean eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen, eta partida gutxi jokatu ditu azken sasoian. Horrela ere, aurrelari gazteak ilusioarekin begiratzen dio etorkizunari, eta taldearen dinamikara itzultzeko gogotsu dago. Realak haren hitzak jaso ditu bideo batean.