Euskal eskola publikoak «ezezko borobilena» lege proiektuari
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak antolatuta, manifestazio jendetsuak egin dituzte Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Donostian, jendetza batu da Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza lege proiektuari “ezezko borobilera” adierazteko, euskal eskola publikoa “sendotu ordez ahuldu egiten duelako”.
Euskal Eskola Publikoaz Harro kamisetak soinean, txapak, pegatinak eta banderak lagun, koloretsua izan da mobilizazioa, eta aldarrikapenez beteta. Eskola publikoko eragileek gogoratu dutenez, “eskola publikoa hezkuntza eskubidea bermatzen duen sare bakarra da”, itunpeko sarearen aldea.
Ordea, Eusko Jaurlaritzaren lege proiektuak “sare pribatua eta publikoa berdindu” nahi dituela iritzi dutem “publik-pribatu sistema duala” betikotuz. Pribatuari %100eko finantziazioa emango diola salatu dute, eskola publikoa “babestu, hornitu eta hegemoniko” bihurtu beharrean.
Antolatzaileen ustez legeak ez du euskalduntzea bermatzen, segregazio “arazo larria” ez du soluzionatzen, “merkatuaren logikan” sartzen ditu ikastetxe guztiak eta ez du hezkuntza laikoa bermatzen.
Horregatik, sistema “justuago” bat aldarrikatu dute, “diru publikoaren erabilera zentzuzkoa eskatuz”.