Giro ederra Larratxoko paella txapelketan
Paella txapelketarik gabeko jai gutxi gurean. Larratxon, behintzat, ez du hutsik egiten, eta giro ezin hobea sortu da gaurkoan. Hori bai, eguzki gogorrarekin, eguzkitakoa borrokatu dute auzotarrek.
30 bat bikote edo kuadrillek egin dute paella eta epaileei kostatu egin zaie saritua erabakitzea. Dastaketa guztiak eginda, eta sariak banatuta, kuadrilla bakoitzak bere paella jatera eseri da, eta, paellarik egin ez dutenentzat, jai batzordeak prestatutako paella erraldoia jateko aukera izan dute. Jaiak hasi besterik ez dira egin, baina giroa ederra da oraintxe Larratxon.