Aimar Alarcia donostiarrak Gipuzkoako txapelketa irabazi du
Gazte mailako Gipuzkoako txapelketa jokatu zen atzo Anoetan, eta Aimar Alarcia Donostialdea Bizikletan taldeko txirrindulari donostiarrak irabazi zuen. Alarcia bakarrik iritsi zen helmugara, Aritz Esnaola baino zortzi segundo lehenago, lasterketako 102,5 kilometroak 02:21:53ko denboran eginda, orduko 43,35 kilometroko batez bestekoarekin.
Alarcia “oso pozik” dago atzo lorturikoarekin: “Sekulako lasterketa atera da, eta merezi nuela uste dut. Gainera, saria bikoitza da, maillota ekarri dudalako etxera”.
Donostialdea Bizikletaneko Unax Betelu 15. postuan sailkatu zen, Alarciarengandik 01:38ra, Beñat Ilzarbe 43.a izan zen, 04:56ra, eta Mattin Basurto 64.a, 06:46ra. Alarciaren antzera, donostiarrak dira Betelu, Ilzarbe eta Basurto ere. Taldeka laugarren postua eskuratu zuten Anoetako proban.
Larunbatean, Gasteizko Araba Klasikoan lehiatu ziren Donostialdea Bizikletan taldeko gazteak. Alarcia 15. izan zen, Betelu 34. eta Basurto 75. postuan sailkatu zen.
Kadeteak erlojuaren kontra
Euskadiko eta Gipuzkoako erlojuaren kontrako txapelketak jokatu ziren atzo, Bergaran. Donostialdea Bizikletaneko onena Aimar Capdequi astigartarra izan zen, 11. postuan (Gipuzkoako 6.a).
Unai Iturrate donostiarra 13. izan zen (Gipuzkoako 8.a), Jaime Abalos donostiarra 24. (lehen urteko 6.a Euskadiko mailan, este lehen urteko 5.a Gipuzkoakoen artean), Unax Otegi hernaniarra 26., Beñat Auzmendi astigartarra 31., Beñat Igarategi donostiarra 38., Unai Hernandez astigartarra 49., Hugo Rayo donostiarra 52., Oier Galardi donostiarra 53. eta Danel Txapartegi astigartarra 55.